Itxi

Athletic Club

Ofiziala

Aritz Adurizek Athleticen jarraituko du

eitb.eus

Donostiarrak eta klub zuri-gorriak kontratu berritzearen berri eman dute. 2020ra arte egongo da talde zuri-gorrian.

8:50
Aritz Aduriz

Aritz Aduriz aurrelari mitikoak beste urtebetez segituko du talde zuri-gorrian, 2020ko ekainaren 30era arte, gaur goizean San Mamesen Aitor Elizegi presidentearekin etete klausularik ez duen kontratua sinatu ostean. Beraz, Aritz Adurizek hamabigarren denboraldia beteko du Athletic Clubeko lehen taldean, ondoz ondoko zortzigarrena 2012-13an itzuli zenetik.

Athletik Clubeko seigarren goleatzaile historikoa da (171 gol), bakarrik Iraragorri (179), Gorostiza (196), Dani (199), Bata (208) eta Zarra (335) lehoien atzetik; Aritz Adurizek bere mito zuri-gorria handitzeko erronkari egingo dio aurre.

Aurrelariak hamaika denboraldi bete ditu Athletic Cluben hiru aro desberdinetan, guztira 390 partida jokatuz. 2015-16ko Superkopa irabazi zuen, eta final horretan lau gol sartu zizkion FC Bartzelonari. Gainera, bost aldiz parte hartu du zuri-gorriz jantzita Europa Ligan (horietako edizio batean jokalari zaharrena izandako goleatzailerik onena geratu da) eta behin Txapeldunen Ligan.