Itxi

Athletic Club

Bartzelonaren aurka

De Marcosi kendu egin diote duela hiru hilabete Barçaren aurka ikusitako txartela

Erredakzioa

Del Cerro Grande epaileak txartel horia atera zion Athleticeko jokalariari, ustez baloia eskuarekin mozteagatik, baina Kirol Auzitegi Administratiboak esan du, epailearen hutsa nabarmena izan zela.

  • De Marcos eta Busquets. Argazkia: EFE

    De Marcos eta Busquets, Ligako lehen itzuliko Bartzelona-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Kirol Auzitegi Administratiboak onartu egin du Athleticek jarri zuen helegitea, eta erabaki du baliorik gabe uztea Oscar De Marcosek ikusi zuen txartel horia Bartzelonaren aurkako partidan, 2019ko otsailaren 10ean.

Carlos Del Cerro Grande izan zen partida zuzendu zuen epailea, eta txartel horia atera zion De Marcosi, ustez baloia eskuarekin mozteagatik, baina Kirol Auzitegi Administratiboaren ebazpenak dioenez, baloiak ez dio eskuan jotzen, bizkarrean edo sorbaldan baizik. Gainera, adierazten du, epailearen hutsa nabarmena dela.