Itxi

Athletic Club

Kapitain zuri-gorriaren agurra

Markel Susaeta: 'Nire asmoa One club Man izatea zen'

eitb.eus

Entrenamendua bukatuta hedabideen aurrean agertu da eibartarra Lezamako prentsa aretoan eta bertan komunikatu bat irakurri du. Ez ditu galderarik onartu.

  • Markel Susaeta

    Markel Susaeta

Markel Susaeta erdilariak ez du Athleticen jarraituko datorren denboraldian, talde bilbotarrarekin kontratua berritzeari uko egin eta gero. Hala jakinarazi zuen klub zuri-gorriak astelehen honetan plazaratu zuen oharraren bidez.

Entrenamendua bukatuta hedabideen aurrean agertu da eibartarra Lezamako prentsa aretoan eta bertan komunikatu bat irakurri du, galderarik onartu gabe. Minduta dagoela esan du eta azken egunetan esandakoak argitzeko eman duela prentsaurrekoa.

'Nire asmoa One club Man izatea zen, baina egoerak ez du lagundu eta ez da hori gertatuko, ez da posible izango', irakurri su eibartarrak.