Athletic Club
22 urte zuri-gorriz jantzita
Markel Susaeta, mito zuri-gorri baten agurra
Agentziak | Erredakzioa
Susaeta prentsa aurrean agertuko da asteazkenean Lezamako entrenamendua amaitu eta gero.
-
Markel Susaeta
Markel Susaeta erdilariak ez duela Athleticen jarraituko datorren denboraldian jakinarazi zuen klub zuri-gorriak astelehenean.
Susaetak 2007an Joaquin Caparrosen aginduetara debuta egin zuen Athleticeko lehen taldearekin. Klubeko maila edo kategoria guztietan jokatu eta gero lehen taldearekin Camp Nou futbol-zelaian jokatu zituen bere lehen minutuak, eta bere lehen gola egin ere.
Marcelo Bielsarekin bere mailarik altuena eman zuen; Susaetak eta beste hamar jokalarik jokatzen zuten, beti zegoen hamaikakoan, eta Old Trafforden eta Gelsenkirchenen emandako erakusketetan protagonista izan zen.
Ernesto Valverderen lau urteetan ere asko jokatu zuen eibartarrak, 35 partida denboraldiko. Azken urteetan Jose Angel Zigandarekin eta Eduardo Berizzokin nahiz eta titularra izan ez eta protagonismo asko galdu, beti izan zituen bere minutuak eta taldea asko lagundu zuen.
Gaizka Garitano heldu zenetik minutuen kopurua behera egin du nabarmen.
Bere zenbakiak
Eibarko hegalekoa beste inor baino gehiagotan aritu da Europan elastiko zuri-gorria soinean jantzita (75), eta bosgarren tokian ageri da Athleticekin norgehiagoka ofizial gehien jokatu dituzten jokalarien zerrendan (506). Bere aurretik daude Jose Angel Iribar (614), Txetxu Rojo (541), Joseba Etxeberria (514) eta Andoni Iraola (510). Horrez gain, 2015/2016 denboraldian eskuratutako Superkopa ageri da bere palmaresean.