Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 20:45ean

Athleticek eta Eibarrek derbia irabazi eta gora begiratzen hasi nahi dute

Agentziak | Erredakzioa

Bi taldeak sasoi onean dira, sailkapenaren erdiko postuetan, eta jaitsiera postuak behin betiko atzean uzteko gogoarekin.

  • Eibar-Athletic lehen itzuliko partidako irudia

    Eibar-Athletic lehen itzuliko partidako irudia. Argazkia: Efe.

Athleticen eta Eibarren arteko derbia irabazten duen taldeak Europako postuetara begiratzeko aukera izango du, eta horrek saltsa eta piperra emango dio larunbatean bi taldeek San Mamesen jokatuko duen euskal derbiari.

Bi taldeak saikapeneko erdiko postuetan dira, eta jaitsierako arriskua behin betiko aldendu nahi dute.

Athleticek Txapeldunen Ligako erritmoa darama Gaizka Garitano entrenatzailearen eserlekuan dagoenetik. Jokoan izan diren azken 30 puntuetatik bilbotarrek 19 irabazi dituzte, eta porrot bakarra jaso dute, Realaren aurka Anoetan jokatutako euskal derbian.

Beste bost partida irabazi dituzte, azkena iragan asteburuan Huescaren aurka, eta beste laurak berdindu.

Ramis, baja Eibarren

Eibarri dagokionez, Mendilibarrek Ramis bajan dauka eta ikusteke dago Pedro Leon jokatzen jarriko duen ala ez. Aurreko astean ez zuen egin, jokalaria deialdian sartu arren, maiatzetik lehen aldiz.

Horretaz aparte, ez da beste aldaketarik espero, eta taldeak ohiko sistema erabiliko du, aurrean bi jokalari jarrita. Athleticek zelai erditik gora egitea saihesten saiatuko dira.

Eibarretik zazpi autobus joango dira Bilbora, zaleez lepo, euskal derbia bertatik bertara ikusteko.



Ustezko hamaikakoak

Athletic: Herrerín; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, Beñat; De Marcos, Raúl García, Muniain; eta Williams.

Eibar: Riesgo; Rubén Peña, Arbilla, Oliveira; Cote; Orellana, Jordán, Diop; Cucurella; Enrich eta Charles.

Epailea: Mario Melero López (Andaluziako batzordekoa).

VAReko epailea: Juan Martínez Munuera (Valentziako batzordekoa).

Zelaia: San Mames.

Ordua: 20.45ean