Athletic Club
2022ko ekainaren 30era arte
Kenan Kodro fitxatu du Athleticek
eitb.eus
Osasunako jokalari ohia aurrelaria da eta FC Kobenhavn taldean jokatzen zuen. 80 milioi euroko etete klausula izango du.
-
Kenan Kodro
Athletic Club taldeak Kenan Kodro aurrelari donostiarra fitxatu du. Kontratuak 2022ko ekainaren 30a arte iraungo du, eta 80 milioi euroko etete klausula izango du. Jokalari berriaren aurkezpena ostiralean izango da, otsailaren 1ean, San Mamesen, talde zuri-gorriak jakinarazi duenez.
Donostian jaio zen, 1993ko abuztuaren 19an, eta Danimarkako Superligako FC Kobenhavn taldetik helduko da Bilbora.
Danimarkan 18 partida jokatuko ditu: zortzi SuperLigan, bi Kopan eta zortzi Europa Ligan. Gustira sei gol lortu ditu: bat Superligan eta bost Europa Ligan. Danimarkan jokatu aurretik, Kenan Kodrok Osasuna, Mainz 05 eta Grasshopper taldeetan jokatu zuen.
Kodro Realeko jokalaria izandako Meho Kodroren semea da, eta ostiralean aurkeztuko dute, 11:00etan, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.
Ongi etorri Kenan Kodro - https://t.co/WnOTp7Spko #AthleticClub ¿¿¿ pic.twitter.com/BTpLGkYL9C
— Athletic Club (@AthleticClub) 31 de enero de 2019