Itxi

Athletic Club

Bilbon

Athleticeko ordezkaritzak Estatuko Kirolaren Galatik alde egin zuen

Erredakzioa

Kluba kexatu egin da, Macuak "aurretik zehazturik zeukan aulkia" utzi egin behar izan baitzuen "Lehen Mailako beste klub bateko presidenteari uzteko".

Athleticeko ordezkaritzak Bilboko Arriaga Antzokian ospatutako Estatuko Kirolaren Galatik alde egitea erabaki zuen protokolo arazo baten ondorioz.

Klubak bere nahigabea erakutsi du bere webgunean publikatutako ohar baten bidez, izan ere, bertan azaldu duenez, Macua presidenteak "aurretik zehazturik zeukan aulkia utzi behar izan zuen, Lehen Mailako beste klub bateko presidenteari uzteko".

Presidente hori Atletico Madrileko Enrique Cerezo zen. Madrildarrak hasieran uste baino ordezkari gehiagorekin agertu ziren eta antolatzaileen berrantolaketak Athleticen haserrea eragin zuen.