Athletic Club
Lesioa
Adurizek 'kolpe gogorra' dauka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurrelari zuri-gorriak Sevillaren aurkako lehia atsedenaldia orduko utzi behar izan zuen min hartuta.
-
Aritz Aduriz, zelai gainean min hartuta. Argazkia: EFE
Aritz Aduriz Athleticeko jokalariak min hartu zuen Sevillaren aurka ostegun honetan jokatu zuen Errege Kopako partidan (1-3). Talde zuri-gorriak plazaratu duen osasun-txostenaren arabera, aurrelariak "kolpe gogorra dauka eskuin belaunburuan".
Oharrean gaineratzen denez, kolpe horrek "alboko peroneoan, soleoan eta nerbio-baskulu multzoan" dauka eragina.
Horrenbestez, litekeena da igandean Sevillaren aurka Ligan (16:15) jokatu beharreko norgehiagokarako prest ez izatea.
Adurizek aipatu partida horretako atsedenaldia iritsi orduko utzi behar izan zuen zelaia, hasiera batean larriagoa izan zitekeela zirudien lesioagatik.