Itxi

Athletic Club

Lanera itzuli da

Athletic lanera bueltatu da Gabonetako atsedenaldiaren ostean

eitb.eus

Talde zuri-gorriak entrenamendua egin du larunbat honetan, Eguberrietako oporraldia amaitutzat eman ostean. Aitor Elizegi presidenteak jokalariekin hitz egin eta entrenamendua ikusi du.

Athletic lanera bueltatu da larunbat honetan, Gabonetako oporraldiaren ostean. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeko jokalariek lehen lan-saioa egin dute urtarrilaren 7an Celtaren aurka jokatuko duten partidari begira.

Entrenamenduan ez da ezustekorik egon. Lan-saioa baino lehen Aitor Elizegi presidenteak talde-teknikoarekin eta jokalariekin hitz egin du. Ondoren, entrenamendua ikusi du presidenteak.

Mailari eustea izango da Athleticen helburua urte berrian, 2019an. Zuzendaritza-Batzorde berriarekin, jokalariren bat edo beste fitxatzea espero dute zaleek, eta bolo-bolo dabiltzan izenak Ibai Gomezenak eta Fernando Llorenterenak dira.

Lehen taldearen plangintza abenduaren 29ra arte:

ABENDUAK 29, larunbata

18:30 Lan saioa Lezaman.

ABENDUAK 30, igandea

10:30 Lan saioa Lezaman. Ateak itxita, lehen hamabost minutuak irekita hedabideentzat.

18:30 Lan saioa Lezaman.

ABENDUAK 31, astelehena

10:30 Lan saioa Lezaman. Ateak itxita, lehen hamabost minutuak irekita hedabideentzat.

URTARRILAK 1, asteartea

Atseden eguna.

URTARRILAK 2, asteazkena

18:30 Lan saioa Lezaman.