Itxi

Athletic Club

Muniain

'Ez nago salmentan, Athleticeko jokalaria izan nahi dut betirako'

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Talde zurigorriaren inguruko gaiez aritu da nafarra ostegun honetan; bai bere jarraipenan eta erabakiaren inguruan, bai Urrutia eta Berizzoren nondik norakoen inguruan ere bai.

Athleticeko jokalaria den Iker Muniainek prentsaurrekoa eskaini du ostegun honetan 2024ko ekainera arte kontratua berriztatu ostean. Bere hitzetan, "oso pozik nago eta jasotako zorion guztiengatik eskerrak eman nahiko nuke. Ez dut etete-klausularik nahi ez diodalako nire buruari preziorik jarri nahi. Ez nago salmentan, Athleticeko jokalaria izan nahi dut betirako".

Txikitatik dihardu aurrelariak talde zurigorriaren harrobian, eta jada, 26 urte betetzear dituen honetan hamar denboraldi daramatza lehen taldearekin. "Hemen jarraitu nahi dut luzaroan taldeari gauza politak lortzen laguntzen", azaldu du Muniainek.

Lau haizetara zabaldu du Muniainek Lezaman sentimendu "handia" duela taldearekiko, izan ere, "beragatik asko eman dutela eta oso eskertuta dagoela" helarazi nahi izan du.

Bestetik, eta Urrutiaren agurraren inguruan, "negoziaketa arina eta garbia" izan dela azaldu du eta presidente izandakoaren dismisioaren inguruan, "naturalitate handiarekin" eramaten dabiltzala dio eta baita "euren esker ona azken urteetan gurekin egon eta desefandatzeagatik".

Aurrerantz begira da nafarrk, eta hain zuzen ere, igande honetan, 12:00ean, Getaferen aurka duten norgehiagokari begira da jada. Bertan "dena ematera eta hiru puntuak eskuratzera" aterako direla baieztatu du. Izan ere, bere hitzetan, "garaipenak lagungarri dira beti aurrera egiteko bidean".

Bere aldetik, animiko eta fisikoki "oso ondo" dagoela baieztatu du eta daukan guztia "Athletici zor diola".

Bukatzeko, Berizzo entrenatzaileak bizi duen egoeraren inguruan ere aritu da eta berarekin "harreman oso ona" duela adierazi du, baita talde guztia "%200era" dagoela bere alde ere.