Athletic Club
2-3
Kolpe gogorra jaso du Athleticek Wandan, neurketa leherkor baten ostean
ERREDAKZIOA
Zurigorriek aurpegi ona eskaini dute Wandan, baina markagailuan aurreratu eta ilusioa berreskuratu ostean, gol eztanda iritsi da bien aldetik, eta tamalez, amaiera ez da Athleticen aldekoa izan.
-
Kolpe gogorra jaso du Athleticek Wandan, neurketa leherkor baten ostean (2-3). Argazkia: EFE
Kolpe gogorra jaso du Athleticek Wandan, neurketa leherkor baten ostean. Diego Godin uruguayarrak buruz egin du 91. minutuan azken gola, neurketa madrildarren alde jarriz, eta Athleticek norgehiagoka guztian egindako lan eta golak zapuztu ditu hiru puntuak etxean utziz.
Atleticori ezustean hartu dio Williamsek lehen zatian egindako golak, orain arte Ligan ez baitu golik jaso kontran lehen zatian. 36. minutua zen. Aurretiaz ez zen askorik gertatu, joko gutxi, baina Athleticek irmo jarraitzen zuen defentsan, hutsunerik hutsi gabe.
Jokaldi ederra burutu dute zurigorriek, De Marcosen pasearekin batera Susaetaren agerpena eskumako hegaletik Filiperi atzea irabaziz, eta San Joseren erditzearekin batera, Williamsek aurreneko gola egin du (0-1).
Un impulso para el Athletic, tan necesitado de confianza; más que un aviso para el Atlético, en el que la reaparición de Diego Costa duró 45 minutos. Directo al once después de dos semanas de baja y sólo un entrenamiento con el grupo, el viernes, fue reemplazado al descanso por Vitolo. Después cambió a Montero. Entró el portugués Gelson Martins.
Bultzada handia suposatu du puntu gosez dagoen Athleticen aurka, baina gutxi iraun dio poztasunak, Atleticok berdinketaren gola egin baitu Thomas Parteyren eskumako jaurtiketa eder batekin. Eta, une horretan egin du eztanda gol festak Williamsek beste gol batekin erantzun baitio. Hala ere, Rodrigok egin du berriz berdinketaren gola, eta azkenik, luzapenean, Godinek eman dio garaipena Atleticori Wanda Metropolitanoan eta jaitsiera postuetan sartzeko arrisku zuzena zurigorriei.
Fitxa teknikoa:
3 - Atletico: Oblak; Arias, Godín, Montero, Filipe; Correa (Kalinic, 62.min), Thomas, Rodrigo, Saul; Griezmann eta Diego Costa (Vitolo, 45.min).
2 - Athletic: Iago Herrerin; De Marcos, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Balenziaga; San Jose, Beñat (Nolaskoain, 67.min); Susaeta (Capa, 86.min), Muniain, Yuri; eta Williams (Raul García, 74.min).
Golak: 0-1, 36.m: Iñaki Wiliams. 1-1, 61.m: Thomas. 1-2, 64.m: Williams. 2-2, 80.m: Rodrigo. 3-2, 91.m: Godín.
Epailea: Sanchez Martinez