Itxi

Athletic Club

Final-hamaseirenak

Athletic – Huesca Kopako partida, bertan behera

eitb.eus

Alaves – Girona urriaren 31n jokatuko; aldiz, Sporting – Eibar eta Celta – Reala partidak azaroaren 1ean izango dira.

  • Muniain Huescaren aurka San Mamesen jokatutako partidan. Argazkia: EFE

    Muniain Huescaren aurka San Mamesen jokatutako partidan. Argazkia: EFE

Ostiral honetan Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketak zozkatu dira, eta euskal taldeek honako aurkariak izango dituzte: Alaves – Girona, Athletic – Huesca, Sporting – Eibar eta Celta – Reala.

Joaneko partidak urriaren 30etik azaroaren 1era bitartean dira jokatzekoak, baina ez da horrela izango Athleticen kanporaketaren kasuan. Izan ere, azaroaren 3an San Mamesen egingo den MTV World Stage Bilbao kontzerturako prestaketa-lanek galarazi egiten dute zuri-gorrien zelaian neurketarik izatea urriaren 31n.

Horrenbestez, lehia bertan behera geratu da, eta oraindik ez da zehaztu noiz arte atzeratu den. Athleticek ohar bat argitaratu du, eta bertan jasotzen denaren arabera, Espainiako Futbol Federazioak zein Ligak bazuten "ezintasun horren berri".

Halaber, talde zuri-gorriak gaineratu du Huescarekin harremanetan dagoela "San Mamesen jokatuko den joaneko partidaren data eta ordutegia zehazteko".

Gainerako kanporaketei dagokienez, honako datak eta ordutegiak dituzte:

 

Urriak 30, asteartea



Deportivo Ebro – Valentzia 19:30


Lugo – Levante 19:30


Leganes – Rayo Vallecano 20:30


Sant Andreu – Atletico Madril 21:30




Urriak 31, asteazkena



Melilla – Real Madril 19:30


Kordoba –  Getafe 20:30


Alaves – Girona 20:30


Mallorca – Valladolid 20:30


Cultural Leonesa – Bartzelona 21:30


Athletic – Huesca Betan behera




Azaroak 1, osteguna


Sporting – Eibar 12:00


Villanovense – Sevilla 16:15


Celta – Reala
16:15


Almeria – Vila-real 18:30


Cadiz – Espanyol 18:30


Racing Santander – Betis 20:45