Itxi

Athletic Club

'Al Primer Toque' saioan

Liverpool bere bila etorri zela aitortu du Fernando Llorentek

Erredakzioa

Bere etorkizuna Bilbon dagoela adierazi zuen berriro ere aurrelariak eta Joaquin Caparrosentzat esker oneko hitzak izan zituen.

"Liverpool Bilbon izan zen eta klubarekin hitz egin zuen, baina argi eta garbi dago ez nagoela salgai, ez dago gehiago esaterik", adierazi zuen atzo Athleticeko Fernando Llorentek Onda Cero eta Radio Marcako ''Al Primer Toque'' saioan.

"Ulertzen dut alde egingo dudala entzutea zaleen gustokoa ez izatea, baina hori seinale ona da. Oraingoz Bilbon dago nire etorkizuna eta ahal dudan guztia aprobetxatuko dut. Espero dut zaleek berdin egitea, oraindik asko eman ahal diegulako", esan zuen.

Bere etete klausulari buruz honako iritzia dauka: ''Badago nigatik 36 milioi euro ordaintzeko prest dagoena. Futbola horrelakoa da, eroa''.

Azkenik, Joaquin Caparros bere teknikariarentzat esker oneko hitzak izan zituen Llorentek: ''Berarekin asko hazi naiz. Nire aldeko apustua egin zuen. Asko zor diot. Izugarrizko izaera dauka. Gazte pilo lehen taldera igo ditu, talde gaztea gara, mugarik ez duen taldea''.