Itxi

Athletic Club

Kontratu-berritzea

Peru Nolaskoainek kontratua berritu du Athleticekin 2024ra arte

eitb.eus

Jokalari gipuzkoarrak 2024ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Athleticekin eta 60 milioi euroko etete-klausula izango du.

Athletic Clubek eta Peru Nolaskoain jokalariak akordioa sinatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko 2024ko ekainaren 30era arte. Futbolari gipuzkoarrak 60 milioi euroko etete-klausula izango du.

Nolaskoain (Zumaia/Gipuzkoa, 1998-10-25), 2015ean heldu zen Lezamara talde jubenilean jokatzeko. Ondoren, Bilbao Athleticen bi denboraldi (2016-2018) jokatu zituen, eta 2018ko udan Eduardo Berizzok deitu zuen lehen taldearen denboraldi-aurrea egiteko. Maila ona eman zuen, eta entrenatzaileak lehen taldean gera zedila erabaki zuen.

Debuta egin zuen lehen taldearekin Leganesen aurka Ligako lehen jardunaldian. Huescaren aurka ere jokatu zuen bigarren jardunaldiko partida. Iragan asteburuan, Bartzelonaren aurka minutu batzuk jokatu zituen Camp Noun, lesionatu egin zen Iñigo Martinez ordezkatuz.