Athletic Club
Bartzelona-Athletic
Athleticek 14 urte daramatza Camp Noun irabazi gabe
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zurigorrien azken garaipena Bartzelonaren zelaian 2001eko azaroaren 24ean izan zen, Santi Ezquerreroren abileziari esker Athleticek 1-2 irebazi zuenean.
-
Athletic eta Bartzelonaren arteko neurketaren artxiboko argazkia. EFE
Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du larunbat honetan, arratsaldeko 16:15ean, Camp Noun. Hain zuzen ere, 14 urte daramatzate zurigorriek bertan irabazi gabe eta punturik erdietsi gabe 2003-2004ean berdindu zutenetik.
Ernesto Valverde, Bartzelonako entrenatzailea zegoen 2004ko urtarrilaren 17 hartan zurigorrien gidari, eta Carlos Gurpeguik amaieratik lau minutura gola egin zuen gola Patrick Kluivertek egindakoa berdinduz.
Ordutik hona, Athleticek 14 porrot jaso ditu Camp Noun jokatu duen bakoitzak, 40 gol jaso baititu aurka eta soilik 6 alde.
Azpimarragarriena 2015-2016 denboraldian jasoako 6 eta 0ekoa izan zen, alegia, Gorka Iraizoz atezaina kanporatu zutenekoa neurketa hasi eta lau minutura, eta Luis Suarezek, Leon Messik penaltiz, Rakiticek ezta Neymarrek ere ez zuten aukera galdu.
Zurigorrien azken garaipena Bartzelonaren zelaian 2001eko azaroaren 24ean izan zen, Santi Ezquerreroren abileziari esker Athleticek 1-2 irebazi zuenekoa.
Ustezko hamaikakoak:
Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Pique, Lenglet, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rakitic, Coutinho, Messi, Luis Suarez eta Dembele.
Athletic: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Balenziaga; Dani Garcia, Unai Lopez, Muniain; Susaeta, Williams eta Aduriz.
Epailea: Jaime Latre
Futbol-zelaia: Camp Nou
Ordua: 16:15