Athletic Club
Betis-Athletic
Adurizek gainkarga du eskuin izterrean eta argitzear da jokatzeko egongo ote den
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Muniainekin batera, zalantza izango da Aduriz ere Betisen aurkako neurketarako. Berizzo entrenatzaileak, ordea, "deialdian jokalaririk baztertzen ez duela" esan du eta larunbatean erabakiko duela.
-
Aritz Aduriz, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE
Aritz Adurizek gainkarga muskularra du eta Iker Muniainen lesioarekin bat, zalantza izango dira biak ala biak igande honetan, 20:00etan, Athleticek Benito Villamarinen Betisen aurka jokatu duen partidan.
Talde bilbotarrak argitaratutako medikuaren jakinarazpenaren arabera, jokalariak sobrekarga du eskuin izterreko atzeko aldean eta "bilakaeraren zain dago". Berizzok adierazi duenez, azken orduko honek, berriz, ez du Betisen aurkako neurketatik baztertzen.
Larunbat honetan erabakiko omen du zurigorrien entrenatzaileak behin betiko deialdia, eta azken entrenamenduaren ostean izango da zehazki, orduan jakingo baitu ziurtasun osoz jokalarien egoera zein den.
Aritz Aduriz presenta una sobrecarga muscular en la parte posterior del muslo derecho. Está pendiente de evolución.#AthleticClub @ImqEuskadi pic.twitter.com/AjGqdsoIJ0
— Athletic Club (@AthleticClub) 21 de septiembre de 2018