Athletic Club
LAGAPENA
Sabin Merinok utzita jokatuko Leganesen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Athleticek jokalari bizkaitarra 'berreskuratzeko eta denboraldiaren amaieran bere kontratua luzatzeko' aukera gorde du.
-
Sabin Merino, Athleticen elastikoarekin. Argazkia: EFE
Sabin Merino Athleticeko jokalariak Leganesen jokatuko du aurtengo denboraldian, utzita.
Talde zuri-gorriak jakitera eman duenez, Athleticek jokalari bizkaitarra "berreskuratzeko eta denboraldiaren amaieran bere kontratua luzatzeko" aukera gorde du. Izan ere, datorren ekainaren 30ean da amaitzekoa talde bilbotarrarekin duen lotura.
Merinok (26 urte) 2015eko abuztuan debutatu zuen Athleticen lehen taldearekin, Ernesto Valverderen esanetara, Inter de Bakuren aurkako Europako partida batean.
Azken hiru denboraldietan, Urdulizko aurrelariak 75 neurketa jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin (Ligan, 48; Kopan, 7; Europa Ligan, 19; eta Superkopan, 1), eta 8 gol sartu ditu.