Athletic Club
Alemanian
Athleticek garaipen batekin eman dio amaiera denboraldi-aurreari
eitb.eus
Zuri-gorriak Unai Lopezek 72. minutuan egindako golari esker gailendu dira.
-
Mikel Balenziaga. Argazkia: Efe.
Athletic 0 eta 1 gailendu zaio Augsburg talde alemaniarrari, denboraldi-aurreko azken partidan.
Aukera gutxiko partida jokatu dute bi taldeek. Lehen zatian, Beñat eta Balenziaga urrutitik jaurtiketak eginez saiatu dira, baina baloia desbideratuta joan zaie, gutxigatik. Remirok, berriz, ondo erantzun die alemaniarren saiakerei.
Bigarren zatian, Berizzok egindako aldaketek bizitasuna eman diote bilbotarren jokoari. Atsedenaldiaren ostean zelairatu den jokalarietako batek, Unai Lopezek, egin du neurketako gol bakarra, 72. minutuan.
Athleticek astelehenean, abuztuak 20, emango dio hasiera Liga txapelketari, San Mamesen, Leganesen aurka (22:00).
Fitxa teknikoa
Augsburg: Giefer, Framberger, Gouweleeuw, Hinteregger, Max, Khedira, Baier, Jensen, Gregoritsch, Richter eta Ji.
Athletic: Remiro; Capa (De Marcos, 46. min), Núñez (Sancet, 65. min), Yeray (Mikel Rico, 46. min), Balenziaga; San José, Iturraspe, Beñat (Unai López, 45. min); Ganea (Guruzeta, 60. min), Sabin Merino (Nolaskoain, 65. min) eta Cordoba (Lekue, 46. min).
Golak: 0-1: 72. min, Unai Lopez.