Itxi

Athletic Club

80 milioi euro

Chelseak etete-klausula ordainduko du Kepa fitxatzeko

Erredakzioa

Talde ingelesak 80 milioi euro ordainduko ditu Ondarroako atezaina kontratatzeko.

  • Kepa Arrizabalaga. Argazkia: EFE

    Kepa Arrizabalaga. Argazkia: EFE

Kepa Arrizabalaga atezainak Athletic Club utziko du Chelsea talde ingelesean jokatzeko. Londresko klubak 80 milioi euro ordainduko ditu atezain bizkaitarra fitxatzeko, eta, itxura guztien arabera, asteazken honetan itxiko da operazioa.

Ondarroako atezainak urtarrilean berritu zuen talde zuri-gorriarekin zuen kontratua, 2025era arte, Real Madrilek fitxatu nahi zuela zioten zurrumurruen aurrean.

Kepa Madrilera joan da astearte arratsaldean, goizean Lezaman taldekideekin entrenatu eta gero. Bertan, osasun-azterketa egin du, eta berrien zain geratu da. Operazioa bide onetik badoa, asteazkenean bertan joango da Londresera, Maurizio Sarrik zuzentzen duen taldearekin kontratua sinatzeko.