Itxi

Athletic Club

Larunbatean Racing hartzen du

Athletic: Defentsan, jarraitasunik gabe

Erredakzioa

San Josek bosgarren txartel horia ikusi zuen Malagan eta Amorebietak lesionaturik jarraitzen du. Caparrosek Ocio, Ustaritz eta Ekiza gaztea prest ditu defentsa osatzeko.

Zuri-gorriek Racing hartuko dute larunbatean San Mamesen eta Joaquin Caparros entrenatzaileak berri ere antolatu beharko du defentsa. Mikel San Josek bosgarren txartel horia ikusi zuen Malagaren aurka eta ezin izango du norgehiagoka jokatu. Gainera Fernando Amorebietak lesionaturik jarraitzen du eta Utrerako entrenatzaileak Ocio, Ustaritz eta Ekiza izango ditu atzealdea osatzeko. Borja Ekizak debut ona egin zuen talde andaluziarraren aurka eta Aitor Ociok partida bikaina osatu zuen Errege Kopan Bartzelonaren aurka. Ustaritzek ezin izan zuen Malagaren aurka jokatu txartel horien pilaketagatik, baina hiru jokalariak prest egongo dira kantabriarrei aurre egiteko.

Gainera Caparrosek Toquero eta Markel Susaeta berreskuratuko ditu erasorako. Gasteiztarra gripeak jota egon da eta Eibarreko erdilariak min hartu zuen Errege Kopako partidan.

Bizkaitarrek hirugarren garaipena jarraian bilatu nahi dute Santanderreko taldearen aurka. San Mamesen jokatu duten azken sei aldietatik zuri gorriek hiru irabazi egin dituzte eta betse hiru berdindu.