Athletic Club
Aurkezpena, ostiralean
Yuri Berchiche, Athleticeko jokalari berria
eitb.eus
Yurik talde zuri-gorriarekin kontratua sinatu du 2022ko ekainaren 30era arte eta etete klausula 100 milioi eurokoa izango da. 25 milioi inguru ordaindu du Athleticek.
Athletic Clubek eta Paris Saint-Germain (PSG) taldeak Yuri Berchiche lehen taldeko jokalaria izateko akordioa lortu dute.
Yurik klubarekin kontratua sinatu du 2022ko ekainaren 30era arte eta etete klausula 100 milioi eurokoa izango da.
Jokalariaren aurkezpena uztailaren 6an, ostiralean, egingo da, 12:30ean, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.
Lezaman bueltan
Berchiche (Zarautz/Gipuzkoa, 1990/02/10) berriro ere bueltatuko da Athleticera. Bi denboraldi eman zituen harrobiko taldeetan, kadeteetan (2005-2006) eta jubeniletan (2006-2007).
Lehenenago, gazteago, Antiguokon hasi zen jokatzen.
Lazamatik Ingalaterra aldea joan zen eta bertan Tottenham Hotspurreko bigarren taldean eta Cheltenham Townen jokatu zuen. 2012 Realak fitxatu zue eta utzita Eibarren jokatu zuen denboraldik bikainak egiten
2014an Unai Emeryren PSGk talde txuri-urdinetik fitxatu zuen. Bertan, Neymar, Edinson Cavani eta Kylian Mbappe bezalako jokalariekin jokatu du, 29 partida jokatu eta bi gol egin ditu.
Berchiche talde zuri-gorriaren laugarren fitxaketa da Ander Capa (Eibar), Dani García (Eibar) eta Cristian Ganea (Viitorul) fitxatu ondoren..