Athletic Club
2022ra arte
Athleticek ofizial egin du Dani Garciaren fitxaketa
Erredakzioa
Erdilariak 2022. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Athleticekin eta 70 milioi euroko etete-klausula izango du. Aurkezpena, agur, 12:00etan, San Mamesen.
-
Dani Garcia (Eibar), Luis Suarezekin (Bartzelona) lehian. Argazkia: EFE
Athleticek Dani Garcia fitxatu duela iragarri du, igande honetan. Bizkaiko klubak jakinarazi duenez, "Athletic eta jokalaria akordiora iritsi dira Dani Garcia gure lehen taldeko jokalaria izateko".
Erdilaria Eibar taldetik iritsi da, eta 2022. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Athleticekin, 70 milioi euroko etete-klausula izango duelarik.
Dani Garciaren aurkezpena gaur izango da, 12:00etan, San Mamesen.
Klub handi honetan egoteko gogoz, eta bertan hasi eta parte hartzeko irrikitan!¿¿ https://t.co/QowGeh6x7A
— Daniel Garcia (@danigarcia16) 3 de junio de 2018