Athletic Club
Kontratuaren luzapena
Raul Garciak urtebete gehiago emango du Athleticen, 2020 arte
Agentziak | Erredakzioa
Jokalari nafarra (Iruñea, 1986-07-11) bilbora iritsi zen 2015-2016 denboraldiaren hasieran.
-
Raul Garcia. Argazkia: Efe.
Raul Garciak Athleticen jarraituko du beste urtebetez, 2020ko ekainera arte. Bere kontratua 2019ko ekainean amaitzen zen baina urtebete luzatzeko aukera ematen zuen.
Horrela, eta Athleticek aditzera emandakoaren arabera, "bi aldeek kontratua luzatzeko aukera gauzatzea erabaki dute", eta, "ondorioz, erdilari nafarra 2020ko ekainaren 30a arte jokatuko du, gutxienez, Athleticen".
Jokalari nafarra (Iruñea, 1986-07-11) bilbora iritsi zen 2015-2016 denboraldiaren hasieran, Atletico Madril taldetik. Lehoiekin 135 partida jokatu eta 39 gol egin ditu.