Athletic Club
San Mamesen
Carles Puyolek ‘One Club Player’ saria jaso du
Agentziak | Erredakzioa
Jokalari ohiari Jose Angel Iribarrek eta Markel Arroyo Lezamako harrobiko jokalaririk gazteenak eman diote saria, San Mameseko zaleen txaloen eta ‘Puyi, Puyi’ oihuen artean.
-
Carles Puyol. Argazkia: Efe.
Carles Puyol Bartzelonako jokalari ohiak 'One Club Player' saria jaso du San Mamesen. Bere ibilbide osoa Athletic ez den talde batean eman duten jokalariei ematen die klub bilbotarrak.
Saria Athleticek eta Betisek jokatu dute partidaren atsedenaldian jaso du Puyolek.
Jose Angel Iribar eta Markel Arroyo Lezamako harrobiko jokalari gazteenarekin atera da Puyol San Mameseko zelai erdira. Harmailetan zeuden 35.000 ikusleek txaloz eta ‘Puyi, Puyi’ oihuen artean hartu dute jokalari ohia.
Puyol saria jasotzen duen laugarren jokalaria da, Matt Le Tissier ingelesaren (2015), Paolo Maldini italiarraren (2016) eta Sepp Maier alemaniarraren (2017) ostean.
Reunión de .@Carles5puyol y los jugadores del Athletic. #athletic #OneClubPlayerAward2018 #OneClubManAward2018 pic.twitter.com/lXt2tfchow
— Athletic Club (@AthleticClub) 5 de mayo de 2018