Athletic Club
San Mamesen
Athletic-Almeria (1-0): Bederatzirekin, hiru puntuak etxean
Josu Bilbao
Erredakzioa
Bilbotarrek garaipen garrantzitsua lortu dute nahiz eta partida bederatzirekin bukatu. Zuri-gorrien gola Llorentek sartu du lehen zatiko hamargarren minutuan.
Bilbotarrek Almeria gainditu egin dute nahiz eta bederatzi jokalariren bukatu partida. Fernando Llorentek gol ederra sartu du lehen zatiko 10. minutuan eta zuri-gorriek markagailuko abantaila mantendu dute. Koikilik bigarren txartel horia ikusi du atsedenaldia baino lehen eta Castillok gorria ikusi du norgehiagokako 69. minutuan.
Zuri-gorriek ederki hasi dute partida, lehen zatiko laugarren minutuan Velasco Carballo epaileak Gurpegiri egindako falta ikusi duelako, penaltia adieraziz. Mikel San Josek jaurti du hamaika metroetatik, baina Diego Alves atezaiank ondo asmatu du norabidea eta jaurtiketa gelditu egin du. Caparrosen mutilek markagailuan aurre hartzeko aukera aparta desaprobetxatu dute, baina hala ere, zuri-gorriek erasoan murgildu dira berriro. Lehen zatiko 10. minutuan Fernando Llorentek 1-0ekoa jarri du, eskuin oinarekin Igor Martinezen erdiraketa ederra sare barrura sartuz. Iruñeko aurrelariak aurtengo denboraldiko zortzigarren gola lortu du mugimendu zehatz batez.
Juanma Lilloren mutilak ez dira ia Gorka Iraizozen ate ingurura hurbildu 1-0ekoaren ondoren eta bilbotarrek erasoan jarraitu dute, baloiaren jabetza izanez. Susaetak eta Koikilik aukera onak izan dituzte, baina bi zuri-gorrien jaurtiketak gora joan dira oso gutxigatik. Partidako 45. minutuan, Koikilik bigarren txartel horia ikusi du, Ulloari ustezko falta egiteagatik eta Athletic hamar jokalarirekin gelditu da atsedenaldia baino lehen.
Bigarren zatian kanpokoek aukera gehiago sortu dituzte eta Goitomek gutxigatik ez du banakoa sartu 48. minutuan. Zuri-gorriek erasoan jarraiotu dute ere, eta Munianek eta Iraolak aukera paregabeak izan dituzte. Hala ere, Diego Alves atezainak geldiketa bikainak egin ditu. Bigarren zatiko 12. minutuan Gorka Iraizozek berdinektaren gola ekidin du geldiketa on batekin, eta almeriarrak gora etorri dira.
Almeriak gola sartu du norgehiagokaren 63. minutuan, baina Velasco Carballo epaileak Carlos Garciaren jokoz kanpokoa adierazi du. Partidako 69. minutuan Xabi Castillok txartel gorria ikusi du, Goitomi egindako falta bategatik. Durangoko atzelaria azken jokalaria izan da eta txartela ondo ateratakoa izan da. Athletic bederatzi jokalarirekin gelditu da eta emaitza defendatzen saiatu dira zuri-gorriak. Caparrosen mutilak asko sufritu dute jokalari gutxiagorekin, baina andaluziarrek ez dituzte aukera garbiak sortu. Azkenean Bilboko taldeak hiru puntuak etxean gelditu dira, garaipen garrantzitsua lortu duelako Athleticek.
- Fitxa teknikoa:
1.- Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ustaritz, Koikili; Susaeta (Gabilondo, min.74), Gurpegui, Javi Martinez, Muniain (David Lopez, m.85); Igor Martinez (Castillo, m.46) eta Llorente.
0.- UD Almeria: Diego Alves; Michel, Marcelo Silva (Piatti, min.69), Carlos Garcia, Jakobsen, Juanma Ortiz; M''Bami, Bernardello, Vargas (Corona, m.69); Goitom (Crusat, m.69) eta Ulloa.
Gola: 1-0, min.10: Llorente.