Itxi

Athletic Club

Liga Europa

2.100 zale errusiarren presentziak segurtasun neurriak indartzera behartu du

eitb.eus

2.100 zale errusiar espero dira Liga Europako final-hamaseireneko bueltako partidan. Beraz, estadioko barrualdean segurtasun neurriak indartuko direla esan du klubak.

  • Argazkia: DANIEL RODRIGUEZ FUENTES

    Argazkia: DANIEL RODRIGUEZ FUENTES

Ostegunean, San Mamesen gaueko 21:05ean, FC Spartaken aurka jokatuko du Athleticek Liga Europako final-hamaseireneko bueltako partidan.

2.100 zale errusiar inguru espero dira Bilbon, eta Hego Goiko Harmailan (bisitarien zaleentzako gunea), Goiko Harmaila Nagusian (UEFAren arautegiak eskatzen dituen “lehen mailako” sarrerak) eta, aldi berean, errusiar zaleek VIP Arean erositako jesarlekuak beteko dituzte.

Kanpoko zale asko bertaratuko direla kontuan hartuta, estadioko barrualdean segurtasun neurriak indartuko dira.

Bestalde, UEFAren erabakia dela eta, Athletic Clubek joaneko partidaren janzkera berbera erabili beharko du ostegunean, hau da, beltzez jantzita jokatuko du gure taldeak. Beste aldetik, bisitariek bigarren janzkera erabiliko dute eta, beraz, zuriz jantzita jokatuko dute.