Athletic Club
Gaur aurkeztuko dute
Iñigo Martinez fitxatu du Athleticek 2023ra arte
eitb.eus
Talde zuri-gorriak 32 milioiko etete klausula ordaindu du. 80 milioi euroko etete-klausula izango du Athleticen.
-
Iñigo Martinez eta Josu Urrutia, kontratua sinatzen. Argazkia: @AthleticClub
Manchester Cityk Aymeric Laporte fitxatu zuen bart 65 milioiko etete klausula ordainduz eta biharamunean Athleticek bere ordezkoa aurkitu du.
Iñigo Martinez Berridi fitxatu du Athletic Clubek, Realetik datorren jokalaria, aldebakarreko kontratu deuseztapena gauzatzeko bere etete klausulari zegokion 32 milioi euroko kopurua ordaindu eta gero.
Jokalariak klubarekin kontratua sinatuko du 2023ko ekainaren 30era arte eta etete-klausula 80 milioi eurokoa izango da.
Iñigo Martinez jokalaria fitxatu du Athletic Clubek https://t.co/ssj7Ko7sn3 #athletic
— Athletic Club (@athletic_eus) 30 de enero de 2018