Itxi

Athletic Club

Klubak, ixilik

Laportek Manchester Cityn jokatuko du hurrengo sei denboraldietan

eitb.eus

Premierreko liderrak 65 milioiko etete klausula ordainduko du eta 7,5 milioi euro ordainduko dizkio denboraldiko.

0:43

Aymeric Laporte Athleticekin entrenatu da gaur San Mamesen, Eibarren aurkako derbira begira, baina aurki alde egingo du, Cityk atzelariaren 65 milioiko etete klausula ligan jarri bezain pronto.

Guardiolaren taldeak Laporte fitxatzeko egin duen bigarren saiakera da. Aurrekoan Athleticek eutsi egin zion, baina oraingoan frantziarra Manchesterrera doa. Premierreko klubak bihar edo etzi ordainduko du 65 milioiko etete klausula, gehi beste 650.000 euro solidaritate gisa. Hezkuntzagatik, berriz, ez du ezer ordaindu behar,

Laportek 24 urte betetzen baititu aurten eta sei urterako kontratua sinatuko du Guardiolak zuzentzen duen taldearekin, eta zazpi milioi eta erdi euro irabaziko ditu denboraldiko.

2016ko ekainean sinatu zuen Athleticekin azken kontratua 2020rarte eta orduan ere fitxatu nahi izan zuen Marchester Cityk, baina azkenean Athleticen geratu zen. Klubek ez dute oraingoz adierazpenik egin, ezta jokalariek ere.

jokalariek ere.