Itxi

Athletic Club

Euskal derbia

Athletic-Eibar, zenbakiak, zuri-gorrien alde

Agentziak | eitb.eus

Ligan jokatutako azken zazpi partidetan Athleticek bost garaipen erdietsi ditu.

  • Imagen de archivo. Foto: EFE

    Imagen de archivo. Foto: EFE

Athleticek eta Eibarrek indarrak neurtuko dituzte ostiral honetan gaueko 21:00etan San Mameseko futbol-zelaian.

Talde zuri-gorriak alde du estatistika, hots, Ligan jokatutako azken zazpi partidetan Athleticek bost garaipen erdietsi ditu eta Eibarrek garaipen bakarra du, 2015-2016 denboraldian lortutakoa Ipuruan (2-0, Saul Berjonek penaltiz eta Adrian Gonzalezek egin zituzten golak).

Berdinketa 2014ko irailaren 27an izan zen; San Mameseko partida hartan 0-0 amaitu zen neurketa.

Zuri-gorrien garaipenak:

2014-2015, 0-1 (Gurpegui)

2015-2016, 5-2  (Aduriz 2, Laporte, Sabin Merino eta Dos Santos, bere atean / Borja Baston 2)

2016-2017, 3-1 (Beñat, Williams eta Muniain / Sergi Enrich).

2016-2017, 0-1 (Raul Garcia)

2017-2018, 0-1 (Aritz Aduriz)

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
29 Zuzenean 15:10 - 17:15 ERREMONTEA | Berria Txapelketako finala: Goikoetxea V-Goikoetxea VI vs Guurutxaga-Eskudero
29 17:05 - 20:00 PILOTA | B Serieko Buruz Burukoaren atarikoa: Agirre vs Senar

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen