Athletic Club
Bilbon
Ganeari mediku-azterketa egin zaio
Agentzak | eitb.eus
IMQ-ren instalazioetan burutu diren progak, FC Viitorul Constantaren betebeharreko baimenarekin egin dira
-
Cristian Ganea. Argazkia: Athletic
Gaur mediku-azterketa egin zaio Cristian Ganea jokalariari, uztailaren 1az geroztik Athleticen partaidea izango dena.
IMQren instalazioetan burutu diren progak, FC Viitorul Constantaren betebeharreko baimenarekin egin dira, jokalariaren gaur egungo kluba baita. FC Viitorul Constantaren jokalaria izango da 2018ko ekainaren 18ra arte.
11 urte zituela Bizkaira heldu zen errumaniarra eta Baskonian eta Indartsun jokatu zuen, baita Euskadiko Selekzioarekin gaztea mailetan. Egun, Basaurin gurasoak eta arreba bizi dira.
Errumaniako futbolera heldu baino lehen Mallorca Bn eta Santanyi taldean aritu zen, 2013an ASA Targu Moresarekin sinatu zuen.
Cristian Ganearen fitxaketa bigarrena da, Eibarreko Ander Capak ere Athleticekin jokatuko baitu hurrengo denboraldian.
B0cw">