Athletic Club
LEsioa
Kepak eskuin oineko behatz bat minduta dauka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atezainak ez du bere taldekideekin batera entrenatu Lezaman, eta zalantza Betisen aurka ostiralean jokatu beharreko partidarako.
-
Kepa Arrizabalaga Lezaman egindako entrenamendu batean. Artxiboko argazkia: EFE
Athleticek astelehen honetan jakitera eman duenaren arabera, Kepa Arrizabalaga atezainari mediku-azterketa egin diote eta, azterketa horrek azaldu du, eskuin oineko bigarren metatartso-hezurrean "haustura ez-oso bat" duela, "kolpe txikien errepikapenak eraginda".
Joan zen larunbatean bere taldeak Realaren aurka jokatu zuen norgehiagokarako azken orduko baja izan zen atezaina, eta ez du bere taldekideekin batera entrenatu Lezaman. Horrenbestez, zalantzazkoa da ostiralean, Betisen kontrako partidan, lehiatzeko gertu izango denik.
Aipatu norgehiagokan ia ziur egongo ez dena Mikel Balenziaga izango da; izan ere, ezkerreko hegalean aritzen denak min hartu zuen larunbateko derbian, eta eskuin koadrizepsean bigarren graduko haustura bat duela antzeman diote.
Ostiralean ziur egongo ez direnak Iker Munian eta Yeray Alvarez izango dira. Lehendabizikoak belauneko lesio larriaren ebakuntzaren ondoko sendatze-prozesuan jarraitzen baitu, eta bigarrena, aldiz, 23 urtez azpiko taldearekin Swansea talde galestarraren aurka jokatzeko deialdian dago.