Athletic Club
Athletic Club
Athleticen Batzar Orokorrak kontuak onartu ditu
Erredakzioa
Lehenengo eguneko gaian, baina, hika-mika izan da, bazkideek botazioa sekretupekoa izan zedin eskatu dute eta ez eskuak altxatuta. Azkenik, hiru zuzendaritza-kide berriak onartuak izan dira.
Bazkideek Fernando&' || 'nbsp;Garcia Macuaren Zuzendaritza Batzordeari aurreneko ezetza eman diote eta horrek izugarri luzatu du&' || 'nbsp;Euskalduna Jauregian egiten ari den&' || 'nbsp;Athletic&' || 'nbsp;Clubeko Ohiko&' || 'nbsp;Batzar Nagusia.
Batzarrak bozketa eskuak altxatua egitea errefuxatu du eta bozketa berri baten ondorioz, botua sekretupekoa izan dadin lortu du. Gai-zerrendako lehen gaia hiru zuzendaritza-kideen berrespena izan da eta azkenik Batzarrak Carlos&' || 'nbsp;Lasa,&' || 'nbsp;Jesus Arancibia eta Jone&' || 'nbsp;Artetxebarria berretsi ditu.
Hala ere, ozta-ozta izan dira berretsiak.&' || 'nbsp;Botua eman duten 730 bazkideek oso botu gutxigatik onartu dituzte hiru kideak. Lasak aldeko 374 botu eta aurkako 333 izan ditu;&' || 'nbsp;Arencibiak aldeko 364 eta aurkako 344; eta&' || 'nbsp;Artetxebarriak aldeko 394 eta 317 aurka.
Aurreneko bi botazioek oso luze jo dutelako, presidentearen hasierako hitzaldia asko atzeratu da eta aurreko&' || 'nbsp;Batzar Nagusiak berandu amaitu badira, aurtengoa marka guztiak hautsi ditzake.
Macuak "egonkortasuna" ziurtatu du
Athletic Clubeko presidente den Fernando Garcia Macuak "egonkortasuna" ziurtatu du gelditzen zaion agintaldirako&' || 'nbsp;(urte bakarra), nahiz eta gaurkoan Jon Lertxundi zuzendaritza-kidearen dimisioa ezagutu den.
Hala ere, Carlos Lasa, Jesus Arancibia eta Jone Artetxebarria kide berrien berrespenarekin, Macuak aurrera egiteko aukera dauka. Presidenteak bere Zuzendaritza Batzordea "batuta" dagoela adierazi du bere hitzaldian.
Hitzaldi horretan, Macuak bere agintaldiko hiru urteen errepasoa egin du eta lortutakoak gogorarazi ditu.
Kontuak onartuta