Athletic Club
Final-zortzirenetako bat ere
San Mamesek 2020ko Eurokopako E multzoko hiru partida hartuko ditu
Erredakzioa
UEFAk Bilbo baieztatu du EURO 2020 txapelketako egoitza gisa eta E multzoko neurketak hartuko dituela gaineratu du. Horrez gain, final-zortzirenetako partida bat ere jokatuko da Katedralean.
-
San Mames. Argazkia: EFE
UEFAk ostegun honetan baieztatu du San Mames (Bilbo) 2020ko Eurokopako egoitza izango dela, eta E multzoko hiru partida hartuko dituela. Beraz, Bilbo E multzoko egoitza izango da Dublinekin batera eta final-zortzirenetako partida bat ere hartuko du Katedralak.
Gainera, UEFAk argitu duenez, "sailkatuta dagoen eta egoitza duen herrialde bakoitzak, gutxienez multzoen faseko bi partida jokatuko ditu etxean". Ondorioz, Espainiak 2020ko Eurokopara sailkatzea lortzen badu, gutxienez bi partida jokatuko ditu Bilbon.
UEFAren txostena
UEFAren Batzorde Exekutiboa ostegun honetan bildu da Nyonen (Suitza) duen Europako Futbolaren Etxean eta erabaki hauek hartu ditu:
UEFA EURO 2020
Burselak (Belgika) ez ditu bete UEFAren Batzorde Exekutiboak Eurostadiumari ezarritako baldintzak. Ondorioz, UEFAk erabaki du, Bruselan jokatu beharreko partidak (multzoen faseko hiru neurketa eta final-zortzirenetako bat) Londresek (Wembley) hartuko dituela. Gainera, baieztatzen dugu Wembleyn jokatuko direla finalerdiak eta finala, aurretik adostuta zegoen bezala.
Erromako Estadio Olinpikoak hartuko du EURO 2020ko lehen partida.
Egoitza izango diren herrialdeen bikotekidetza, zozketa aleatorio baten bitartez erabaki da, binakako sei zerrenda ezberdinetan banatu direlarik. Bikoteak, herrialdeen kirol-gaitasunen eta oinarri-geografikoen arabera egin dira. Hauexek izango dira:
• A Multzoa: Erroma eta Baku
• B Multzoa: San Petersburgo eta Kopenhage
• C Multzoa: Amsterdam eta Bucarest
• D Multzoa: Londres eta Glasgow
• E Multzoa: Bilbo eta Dublin
• F Multzoa: Munich eta Budapest
Sailkatuta dagoen eta egoitza duen herrialde bakoitzak, gutxienez multzoen faseko bi partida jokatuko ditu etxean.