Itxi

Athletic Club

Agur Kopari

Sarraskia Errege Kopan

L.E. | eitb.eus

Reala eta Athletic kanpoan geratu dira Bigarren B mailako bi talderen aurka irudi negargarria emanda. Bezperan, Eibarrek ez zuen itxura txarrik eman, baina galdu egin zuen Celtaren kontra.

  • Aritz Aduriz, San Mamesekop artidaren amaieran. Argazkia: Efe.

    Aritz Aduriz, San Mamesekop artidaren amaieran. Argazkia: Efe.

Final hamaseirenetan amaitu da Realaren, Athleticen eta Eibarren ibilbidea aurtengo Errege Kopan, baina donostiarren eta bilbotarren kanporatzea izan da mingarriena eta lotsagarriena, zalantza barik.

Reala eta Athletic barregarri geratu ziren Lleida eta Formentera Bigarren B mailako taldeen aurrean. Katalanak eta Balear Uharteetakoak final-zortzirenetan dira, aurreikuspen guztiak hautsita.

Donostiarrek euren buruaz beste egin zuten Anoetan jokatutako partidaren bigarren zatian. Atsedenaldian 2 eta 0 ziren aurretik, eta joaneko partidako 0 eta 1ekoa kontuan izanda, partida amaiera lasaia espero zuten realzale guztiek final-zortzirenetako txartela poltsikoan zutela pentsatuta. Baina ez zen horrelakorik izan. Eusebioren taldeak 30 minutu negargarri jokatu zituen bigarren zatian, eta Lleidak txartela lapurtu zien hiru gol bata bestearen atzetik eginda. Ez sinesteko modukoa.

Kopako gau beltzak bigarren agertoki bat izan zuen: San Mames. Zigandaren taldeak bere etsairik handiena izaten jarraitzen du: taldea desagertuta dago, eta ez du ematen berehala agertuko denik berriro. Formenterak luzapenean egindako gola izan da zuri-gorrien zaleek jaso duten azken kolpea, baina taldeak asteak daramatza zaleak atsekabetzen.

Athleticek oraindik ez du bermatu Europan jarraitzea, eta jaitsiera postuetatik sei puntura dago Ligan. Realak, aldiz, Europa Ligako txartela ziurtatu zuen iragan astean, eta Ligan lasaiago dago, sailkapeneko zazpigarren postuan. Hala ere, Kopako kanporatzeak min egin die txuri-urdinei; gertatu den moduagatik, bereziki.

Ondorioz, Alaves da 2017-2018 denboraldiko Errege Kopan bizirik jarraitzen duen euskal talde bakarra.