Itxi

Athletic Club

Osasun-txostena

Yeray Alvarezek medikuen alta jaso du eta Kepak bihurdura dauka orkatilan

Erredakzioa

Athleticeko erdiko defentsa taldekideen erritmo berean entranatzeko prest dago jada. Arrizabalaga atezainak bihurritu arina du eskuin orkatilan.

  • Yeray Alvarez eta Ziganda. Foto: EFE

    Yeray Alvarez eta Jose Angel Ziganda. Argazkia: EFE

Yeray Alvarez Athleticeko defensak medikuen alta jaso du, eta taldekideen erritmo berean lan egiteko baimena du. Ondorioz, jokatzen hasiko da Jose Angel Ziganda entrenatzaileak hala erabakitzen duenean.

"Alta jaso ostean, Yeray prest dago taldearen dinamikan normaltasunez sartzeko, teknikarien aginduak jarraituz", adierazi du Athleticek. 2016ko abenduan iragarri zuen Athleticek Yerayk barrabiletako minbizia zuela, eta ebakuntza egin ostean, berdeguneetara itzuli zen otsailean Bartzelonaren aurka, Camp Noun. Denboraldia maila bikaina emanda amaitu zuen Yerayk eta Espainiako 21 urtez azpiko selezioaren deialdian sartu zen Eurokopa jokatzeko. Txapelketa hasi baino egun batzuk lehenago, ordea, anomalia bat aurkitu zioten kontrol baten eta tratamendua jasotzen hasi zen. Bost hilabate eta erdi beranduago, bueltan da Yeray Alvarez jokalaria.

Bestalde, Athleticek argitaratu duen osasun-txostenean jakinarazi du, Kepa Arribazalaga atezainak bihurritu arina duela eskuin orkatilan eta eboluzioaren arabera ikusiko dela jokatzeko prest egogo den ala ez Formenterarren aurkako asteazkeneko partidan. Gainera, Oscar de Marcosek kolpea dauka eskuin oineko lehen behatzaren falangeko artikulazio metatartsoan.

>.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic