Athletic Club
Igandean, 12:00etan
Athleticek final bat jokatuko du Deportivoren aurka
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak Riazorren jokatuko du igande honetan, 12:00etan. Salbazioa lortzeko lehian aurkari zuzenak dira bi taldeak.
-
Iragan denboraldiko Athletic Club-Deportivo partidako irudia. Argazkia: EFE
Athleticek Deportivoren aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etan, Riazorren Ligako 13. jardunaldiko partida. Zuri-gorriek 12 puntu dituzte, eta galiziarrek 11 puntu. Aurkari zuzenak dira salbazioa lortzeko lehian.
Jose Angel Zigandak zuzentzen duen taldea Europa Ligan Hertha Berilini irabaztetik dator, baina Ligako errealitatera itzuli beharra dauka igandean eta egoera oso zaila da txapelketa honetan. Kepa Arrizabalaga itzuliko da atera, Raul Garciak ere hasieratik jokatuko du, baita Iturraspek ere. Ostegunean zigortuta egon zen Unai Nuñezek ere hasieratik jokatuko du.
Bestalde, Deportivok jokatzeko prest izango ditu Juanfran Moreno, Adrian Lopez eta Carles Gil. Baja izango dira Zakaria Bakkali, Sidnei Rechel, Guillherme Dos Santos eta Luisinho.
Ustezko hamaikakoak:
Deportivo: Ruben; Juanfran, Schär, Albentosa, Navarro; Borges, Mosquera, Fede Valverde; Fede Cartabia, Lucas Perez eta Adrian Lopez.
Athletic: Kepa; De Marcos, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico; Susaeta, Raul Garcia, Aketxe; eta Williams.
Epailea: Gonzalez Gonzalez.
Zelaia: Abanca Riazor.
Ordua: 12.00etan.