Athletic Club
Esklusiba
Athletic, Kepa Arrizabalagaren eskaera guztiak onartzeko prest
Erredakzioa
ETBk jakin ahal izan duenez, klub zuri-gorria prest dago atezainak eskatzen duen fitxa ordaintzeko eta jarri nahi zioten etete-klausula txikiagotzeko.
-
Kepa Arrizabalaga. Argazkia: EFE
ETBk jakin ahal izan duenez, Athletic prest dago Kepa Arrizabalagaren eskaera guztiak onartzeko, atezainaren kontratua berritu ahal izateko. Klubak onartu egiten du Kepak eskatzen duen diru-kopurua eta jarri nahi zioten etete-klausula murrizteko prest dago.
Gauzak honela, 2,2 milioi euroko fitxa kobratzea eskainiko dio atezainari eta ezarri nahi zion 80 milioi euroko etete-klausula murriztea ere opatuko dio. Ondorioz, Kepa Arrizabalagaren eskuetan geratuko da kontratua berritzeko erabakia.