Itxi

Athletic Club

Abonu berezia

Athleticek abonua atera du Bartzelonaren eta Madrilen aurkako partidetarako

Agentziak | Erredakzioa

Internet bidezko salmenta urriaren 17an hasiko, eta txarteldegietakoa, biharamunean, urriaren 18an.

  • Joan zen denboraldiko Athletic eta Real Madrilen arteko norgehiagoka. EFE

    Joan zen denboraldiko Athletic eta Real Madrilen arteko norgehiagoka. EFE

Athleticek 'klubeko egun erdi' gisa izendatu ditu Bartzelonaren eta Real Madrilen aurkako norgehiagokak, eta, horrenbestez, bazkideek ere ordaindu beharreko partidak izango dira bata zein bestea. Katalanen kontrako lehia hile honetako 28an jokatuko da; madrildarren aurkakoa, berriz, abenduaren 2an edo 3an, oraindik ez baitago egun zehatza zehaztuta, ezta ordua ere.

Hartara, Athleticeko zuzendaritzak abonu berezi bat atera du partida bi horiei begira, eta abonu horrek "partida bakoitzaren prezioarekin alderatuz merkeagoa izateaz gainera, bazkide txartela bakoitzari dagokion jesarlekuan egoteko bermea eskainiko du".

Talde zuri-gorriak "partida bakoitzeko banako sarrera erosteko txartela aktibatzeko aukera" ere eskaintzen die bere bazkideei.

Horrela, norgehiagoka bakoitzerako prezioak 12 euro (Animazioko gunea) eta 35 euro (Harmaila nagusia) bitartekoak diren artean, abonu horrek 18 euro eta 52,5 euro bitartean balioko ditu aipatu gune horietan.

Publikoarentzako sarrerek, ostera, 30 eta 140 euro arteko prezioa izango dute partida bakoitzerako, eta 45 eta 210 euro bitartekoa bi partidetarako abonuak.

Aipatu abonua internet bidez ateratzeko epea urriaren 17an (asteartea) hasiko da 10:30etatik aurrera, eta urriak 23ko (astelehena) 18:30 arte egongo da martxan etengabe.

Aldiz, txarteldegietara hurbiltzea nahiago duten bazkideek urriaren 18, 19, 20 eta 23an egin ahal izango dute, 10:30etatik 13:30era eta17:30etik 20:00etara.

tik 20:00etara.