Itxi

Athletic Club

Twitterren

Neska batek mezua idatzi dio Athletici, bere aitonaren ametsa gauzatzeko

eitb.eus

Toledoko neska batek Twitterren jarritako mezuak oihartzun handia izan du. Bere helburua: 90 urteko aitonak Bilbora egingo duen hurrengo bidaian Athleticeko jokalariak ezagutzeko aukera izatea.

  • Marcos, Toledoko aitona, San Mames ezagutzeko Bilbora egindako bisitan. Argazkia: @_GemaTorres_

    Marcos, Toledoko aitona, San Mames ezagutzeko Bilbora egindako bisitan. Argazkia: @_GemaTorres_

Marcos du izena, aurki 90 urte beteko ditu eta Toledokoa da. Futbolzale amorratua da, eta bihotzean talde bakarra du: Athletic.

Horren istorioa asteazkenean zabaldu zen sare sozialetan. Gemak, Marcosen ilobak, mezu bat idatzi zuen, Athletici zuzenduta. "Ametsek ez dute adinik, esan al du inork kontrakorik?", esaten du hasieran. "Pertsona oso berezi batek bere ilusiorik handiena betetzeko idazten dut mezu hau".

Mezuak oihartzun handia izan du sare sozialetan. Gemak bere aitonaren zaletasunaren berri eman du, eta Bilbora urriaren 25eko astean etorriko direla iragarri du, aitonak 90 urte beteko dituen astean, hain zuzen. Opari berezia egin nahiko lioke oraingoan: aitonak Athleticeko jokalariak ezagutzeko aukera izatea.

 

Iago Herrerin zuri-gorrien atezainetako batek mezuari erantzun dio, eta handik gutxira Athletic bera Gemarekin harremanetan jarri dela esan du Toledoko gazteak.

Dirudienez, Marcosen ametsa laster beteko da.