Athletic Club
1-2
Athleticek galdu eta Atleticori irabazi gabe segitzen du San Mames berrian
ERREDAKZIOA
Zuri-gorriek penalti bat huts egin dute lehen zatia amaitzear zegoela. Bigarrenean, madrildarrak nagusi izan dira.
-
Yannick Correak egin du Atleticoren bigarren gola. Argazkia: EFE
Athleticek 1-2 galdu du etxean Athletico Madrilen aurka, nahiz eta partida hutsean zegoela lehoiek penalti bat izan duten alde.
40. minutuan, Filipe Luisek Raul Garciari area barruan egindako falta adierazi du epaileak, baina Jan Oblak koltxoneroen atezainak erantzun ezin hobea eman dio Aritz Adurizek egindako jaurtiketari eta baloia urruntzea lortu du.
Ordura arte, Keparen geldituek gorde dute Athleticen atea golik hartu gabe. Griezmannek izandako bi abagune ondo gelditu ditu eta Nico Gaitanek egindako jaurtiketa arriskutsua atzamarrekin ukitu eta baloia zutoinera bidali du.
Atletico Madrilen golak bigarren zatian etorri dira, Antonie Griezmannen oinetatik. Lehendabizikoan, pase aparta eman dio Kokeri, eta hark baloia atzera bota dio Correari, ate barrura arazo barik bidaltzeko. Bigarren golean ere, aurrelari frantziarrak baloi erabakigarria jarri dio taldekide bati, Carrasco belgikarrari, eta honek Keparen aurrean bikain gurutzatu du baloia.
Raul Garciak emaitza estutu du partidaren luzapenean, baina zuri-gorriek ez dute beste golik sartzeko astirik izan.
Emaitza horrekin, Zigandaren mutilak Europako postuetatik at geratuko dira jardunaldi bukaeran ia ziur.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic: Kepa; Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga; Iturraspe (Beñat, 56. min), San Jose; Susaeta (Williams, 56. min), Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz (Cordoba, 79. min).
2 - Atletico Madril: Oblak; Gimenez, Savic, Godín, Filipe (Lucas, 79. min); Koke, Thomas, Saul, Gaitan (Carrasco, 65. min); Correa (Gabi, 73. min) eta Griezmann.
Golak: 0-1, 55. min: Correa. 0-2, 73. min: Carrasco. 1-2, 91. min: Raul Garcia.
Epailea: Estrada Fernandez.