Itxi

Athletic Club

Europako Liga

Athletic multzoen fasean sartu da, Panathinaikos kanpoan utzita

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriak 1 eta 0 gailendu dira itzuliko partidan Muniainek lehen zatian egindako golari esker. Azkenean, Athleticek 4 eta 2ko emaitzarekin kanporatu ditu greziarrak.

  • Athleticeko jokalariak, gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Athleticeko jokalariak, gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Joaneko partida 2-3 irabazi ostean, Athletic bigarrenez gailendu zaio Panathinaikosi, Europa Ligako atariko kanporaketan. Bilbotarrak 1 eta 0 gailendu dira eta, ondorioz, lehiaketako multzoen fasean sartu da.

Zuri-gorrien gola Iker Muniainek egin du 21. minutuan, Aritz Adurizek jokaldi ikusgarria egin ostean. Donostiarrak baloia Markel Susaetari eman dio eta eibartarrak Muniaini laga dio baloia ate barruan sartzeko.

'Kuko' Zigandaren taldeak partida ona egin du, jokoa kontrolpean izan du eta ondo eutsi dio Panathinaikosi. Greziarrek aukera apur batzuk izan dituzte, baina Athletic baino gutxiago izan dira.

Emaitza honi esker, Athletic multzoen fasea jokatuko duten 48 taldeetako bat izango da, Espainiako Ligako hirugarrena, Vila-realen eta Realarekin batera.

Zozketa, ostiralean egingo dute, Monakon, 13:00etatik aurrea.

 

Fitxa teknikoa

1 - Athletic:
Iago Herrerín; Lekue, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat (Mikel Rico, m.73): Susaeta (Williams, m.65), Muniain (Aketxe, m.79), Córdoba; eta Aduriz.

0 - Panathinaikos:
Vlachodimos; Johansson, Koutroumbis, Kolovetsios, Hult; Bryan Cabezas (Guillermo Molins, m.67), Zeca, Kourbelis, Lod (Altman, m.67); Luciano eta Chávez (Donis, m.73).

Golak:
1-0, m.21: Muniain, Adurizen egindako jokaldi ikusgarri baten ondorioz.

 

Gol munian efe

Aduriz athletic panathinaikos efe

Etxeita athletic panathinaikos efe