Athletic Club
Bizeps femoralean
Iturraspek min hartu du eta aste batzuk egingo ditu bajan
Erredakzioa
Athleticeko erdilariak Reusen aurkako partidan hartu zuen min. Medikuek azterketa egin ostean, lesioa atzeman diote ezkerreko bizeps femoralean, eta aste batzuk egingo ditu bajan.
-
Ander Iturraspe iragan denboraldiko Leganesen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Ander Iturraspe Athletic taldeko jokalariak Liga hasiera gal lezake Reusen aurkako partidan min hartu ondoren. Bizeps femoralean du lesioa, eta aste batzuk emango ditu bajan.
"Egindako frogak kontuan hartuta, II graduko lesio miotendinosoa antzeman zaio ezker hankako bizeps femoralean. Bajan pairatu beharko duen epea hurrengo egunetako bilakaeraren araberakoa izango da", jakinarazi du Athleticek bere webgunean.
Lesio honen eraginez, Iturraspe bajan dago Europa Ligako Dinamo Bukaresten aurkako itzulerako partidarako, eta zalantzan dago Getaferen aurka jokatu beharreko Ligako lehen neurketarako.