Itxi

Athletic Club

Denboraldiaurrea

Athleticek garaipena lortu du Bukaresteko kanporaketaren atarian

Agentziak | Erredakzioa

Lehoiak 2 eta 0 gailendu dira Raul Garciak egindako bi golei esker. Epaileak nafarrari txartel gorria atera dio amaierarako 20 minutura.

  • Mikel Balenziaga. Argazkia: Efe.

    Mikel Balenziaga. Argazkia: Efe.

Athletic 0 eta 2 gailendu zaio Brujasi Belgikan jokatutako denboraldiaurreko partidan. Raul Garciak egin ditu partidako bi golak; lehena, bolea ikusgarri baten bidez, lehen zatian, eta bigarrena, bigarren zatian, penaltiz. Bilbotarrak ostegunean jokatuko duten Europa Ligako atariko kanporaketa prestatzen ari dira.

Kuko Zigandak Bukaresteko Dinamoren aurkako Europa Ligako partida hori ustez jokatuko duten hamaika jokalariak izan ditu zelaian partida guztian, eta aldaketa bakarra egin du, amaierarako bost minuturen faltan: Aduriz kendu eta Kike Sola zelairatu du bere ordez.

Jan Breydel estadioan jokatutako neurketa azterketa ona izan da zurigorrientzat. Partida bizia izan da, biziegia momentu askotan denboraldiaurreko partida dela kontuan izanda, baina Brujasek ere norgehiagoka ofiziala du datorren astean, Txapeldunen Ligako atariko partida jokatuko baitu.

Epaileak sei txartel hori atera behar izan ditu, eta Raul Garciari gorri atera dio, zuzenean, amaierarako 20 minuturen faltan.

Nafarrak egin ditu, hain zuzen, partidako bi golak.

 

 

Fitxa teknikoa

0.- Brujas KV: Horvath; Palacios (Vlietinck, 75. min), Mechele, Poulain (Simons, 46. min), Denswil, De Bock (Touba, 61. min); Vormer, Nakamba (Vanlerberghe, 88. min); Rafaelov (Vanaken, 65. min), Dennis (Diaby, 65. min) eta Vossen (Perbet, 75. min).

2.- Athletic: Herrerín; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Beñat, Vesga; Susaeta, Raúl García, Muniain; eta Aduriz (Kike Sola, 85. min).

Golak: 0-1, 40. min: Raúl García. 0-2, 60. min: Raúl García, penaltiz.


 


t="utf-8">
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic
  • Futbola