Athletic Club
Suitzan
Denboraldiaurreko lehen garaipena lortu du Zigandaren Athleticek
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriek aurkariek baino aukera gehiago izan dituzte lehen zatian, eta bigarrenean Raul Garciaren golak erabakita utzi du neurketa.
-
Sabin Merino. Argazkia: Efe.
Athleticek Sion talde suitzarrari gailendu zaio denboraldiaurreko partidan, eta Ziganda entrenatzaile denetik lehen garaipena lortu dute zuri-gorriek. 0 eta 2 irabazi dute, lehen zatian Zveroticek bere atean egindako golari eta Raul Garciak bigarrenean sartutakoari esker.
Bilbotarrek denboraldiaurrean jokatu duten bigarren partida izan da, Alpeetako Futbol Jaialdiko bigarrena, Basilearen aurka jokatutakoa kontuan izanda.
Basilearen aurka 3 eta 2 galdu zuten, baina gaurkoa bilbotarrek aukera gehiago sortu dituzte lehen zatian. Atsedenaldirako markagailua alde izan dute jada, eta bigarren zatian Raul Garciaren golak erabakita utzi du partida.
Fitxa teknikoa
0 - FC Sion: Mitryushkin; Zverotic, Cümart, Ricardo; Adao (Milosavljevic, 46. min); Lüchinger (Maceiras, 72. min), Karlen (Toma, 57. min), Constant (Bertelli, 77. min), Dimarco (Follonier, 79. min); Konate (Pinga, 77. min) eta Schneuwly (Cunha, 79. min).
2 - Athletic Club: Herrerín; Lekue, San José, Laporte (Etxeita, 30. min), De Marcos; Beñat, Vesga; Susaeta, Aketxe, Sabin; eta Aduriz.
Bigarren zatian, Zigandak hamaikako berria ateradu: Unai Simón; Bóveda, Núñez, Etxeita, Balenziaga; Eraso, Iturraspe, Unai López, Raúl García (Muniain, 68. min), Córdoba eta Villalibre.
Golak: 0-1, 38. min: Zverovic, bere atean. 0-2, 52. min: Raúl García.
n: Raúl García.