Athletic Club
Goizeko entrenamendua
Athletic: Iraizoz eta Orbaiz normaltasunez entrenatu dira
Erredakzioa
Nafarrek euren lesioak gainditu dituzte eta taldekideekin aritu dira Lezaman. Toquero eta Koikili izan dira entrenatu ez diren bakarrak, oraindik lesionaturik daudelako.
Bestalde, Toquero eta Koikili ez dira taldekideekin Lezaman egon, ez baitaude guztiz sendatuta. Badirudi aurrelari arabarra eta Otxandioko ezker hegalaria ez direla larunbatean 22:00etan San Mamesen egongo.