Itxi

Athletic Club

Entrenatzaile bila

Valverderekin negoziaziotzen egotea ukatu du Bartzelonak

Agentziak | Erredakzioa

TV3 Kataluniako telebistak ostiralean zabaldu zuenean, Bartzelonako arduradunak Athleticeko entrenatzailearekin harremanetan zeuden. Valverde, Sampaoli eta Unzue dira Luis Enriqueren lekua betetzeko hautagai nagusiak.

  • Ernesto Valverde. Argazkia: Efe.

    Ernesto Valverde. Argazkia: Efe.

Bartzelonak ukatu egin du Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailearekin negoziatzen egotea, webgunean ateratako ohar baten bidez. Halaber, Robert Fernandez idazkari teknikoak Valverderekin harremanetan jarri izana ere ukatu du.

"Bartzelonak ezeztatu egiten du Kataluniako telebistak esandakoa; hau da, Athletici Valverderekin negoziatzeko baimena eskatu izana", adierazi dute klubeko arduradunek.

TV3ek ostiralean iragarri zuen Bartzelona Valverderekin "harremanetan" zegoela. "Bartzelona Athleticekin eta Ernesto Valverderekin harremanetan jarri da datorren denboralditik aurrera taldeko entrenatzailea izateko. TV3ek jakindakoaren arabera, azken egunetan klubak Valverderekin hitz egin du Luis Enriqueren ordezkoa izateko interesa dutela helarazteko", esan zuen hedabide kataluniarrak.

Horrez gain, Josep Maria Bartomeu Bartzelonako presidenteak Josu Urrutia Athleticekoari "interes" horren berri eman ziola ere adierazi zuten.

Valverde, Sampaoli eta Unzue dira Luis Enriqueren lekua betetzeko hautagai nagusiak.