Itxi

Athletic Club

Garaipena San Mamesen

Lasaitasunerako hiru puntu (3-1)

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek Granadari irabazi diote 3 eta 1, Susaetak, Lekuek eta San Josek egindako golei esker. Andaluziarren gola Carcelak egin du.

  • Susaetak egin du partidako lehen gola. Argazkia: Efe.

    Susaetak egin du partidako lehen gola. Argazkia: Efe.

Athleticek lasaitasunerako garaipena lortu du San Mamesen Granada 3 eta 1 mendean hartuta. Zuri-gorriek behar-beharrezkoa zuten garaipena, aste honetan bertan Valentziarekin eta APOELekin Ligan eta Europan galdu ostean.

Akatsak izan dira protagonista neurketaren hasieran, eta akats horien ondorioz iritsi dira neurketako lehen bi golak.

Markel Susaetak egin du lehen gola 11. minutuan, Beñatek Martin Honglari lapurtutako baloia aprobetxatuz. Carcelak banakoa egin du handiko bi minutura, zuri-gorrien defentsaren moteltasunaz baliatuz. 2 eta 1ekoa Lekuek egin du, Ochoaren area barruan Susaetak ateratako falta baten ondorioz.

Hirugarren gola bigarren zatian iritsi da, Mikel San Josek egin du, Granadako atezain mexikarrari aurrea hartuta.

Garaipen honi esker, Athleticek animoa berreskuratu du ostegunean Europa Ligan hartutako kolpearen ostean, eta, gainera, bilbotarrek Europako postuetan sartzeko lehian jarraitzen dute.

 

Fitxa teknikoa

3 - Athletic: Iraizoz; Bóveda, Yeray, Saborit (Etxeita, 46. min), Balenziaga; San José, Beñat; Susaeta, Muniain (Mikel Rico, 79. min), Lekue; eta Williams (Sabin Merino, 83. min).

1 - Granada: Ochoa; Foulquier, Hongla, Ingason, Gastón Silva, Héctor; Andreas Pereira, Wakaso (Samper, 71. min), Uche Agbo (Boga, 68. min), Carcela-González (Exequiel Ponce, 81. min); eta Adrián Ramos.

Golak: 1-0, 11. min: Susaeta. 1-1, 14. min: Carcela-González. 2-1, 33. min: Lekue. 3-1, 68. min: San José.

 

 

t="utf-8">