Athletic Club
Liga Europa
APOELek Lezaman egin du lan saioa gaur, ateak itxita
eitb.eus
Osasuna B taldean jokatu zuen Iñaki Astiz nafarra, Thomas Christiansenen deialdian dago, eta taldearekin bidaiatu du.
Nikosiako APOEL taldea gaur heldu da Bilbora osteguneko Europa Ligako partida prestatzeko. Final-hamaseirenetako joaneko neurketa jokatuko dute San Mamesen. Arratsaldean, lan saioa egin dute Lezaman, ateak itxita.
Thomas Christiansen entrenatzaileak 25 jokalari deitu ditu: batetik, ezagunagoak diren Urko Pardo, Roberto Lago, Iñaki Astiz eta David Barral aurrelaria, eta bestetik Waterman, Paraskevas, Milanov, Christoforou, Alexandrou, Merkis, Ioannou, Yambéré, Morais, Vinicius, Artymatas, Cañas, Ebecilio, Aloneftis, Efrem, Gianniotas, Vander, Bertoglio, Papafotis, Sotiriou eta De Camargo.
Asteazkenean, San Mamesen entrenatu baino lehen, prentsaurrekoa eskainiko du Christiansen entrenatzaileak taldeko jokalari batekin.