Athletic Club
Kontratu-berritzea
Adurizek 2018ra arte luzatu du kontratua
eitb.eus
Donostiarrak urtebete luzatu du kontratua talde zurigorriarekin. Etete klausula 40 milioi eurokoa izango da.
-
Aritz Aduriz / EFE.
Athleticek Aritz Adurizen kontratua berritzeko akordioa lortu du aurrelariarekin. Jokalariak 2018ko ekainaren 30era arte jarraituko du talde zurigorrian, kontratua urtebete luzatuta, Athleticek web gunean iragarri duenez.
Etete klausula 40 milioi eurokoa izango da.
Aduriz bigarren aldiz itzuli zen Athleticera 2012an, 31 urterekin, eta momentu horretatik zenbakiak hobetu ditu. Lehen bi denboraldietan 18na gol egin zituen.
Hirugarrenean zenbakiak bikoiztu zituen, 36 gol sartuta (20 Ligan, 10 Europa Ligan, 4 Superkopan eta 2 Kopan).
Denboraldi honetan, 12 gol egin ditu Adurizek. Europan gol gehien sartu dituen zurigorria da, 22 golekin, eta taldeko bederatzigarrena, 133rekin.