Athletic Club
San Mamesen
Raul Garciaren golak garaipena eman dio Athletici Vila-realen aurka
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriek gol gehiago egiteko aukera argiak izan dituzte, bigarren zatian batez ere. Europako postuetatik gertu jarraitzen du Valverderan taldeak.
-
Raul Garcia, partidako gol bakarra ospatzen. Argazkia: Efe.
Raul Garciaren gol batek Europarako lehian sartu du berriro Athletic, Txapeldunen Ligako postuetatik oso gertu. Gola Adurizen jokaldi bikain baten ondorioz iritsi da.
Sergio Asenjoren aldaratzea aprobetxatuz, Raulek Vila-realen atean sartu du baloia, zuri-gorriek egindako bigarren zati bikaina saritzeko. Iñaki Williams eta Aritz Aduriz izan dira protagonista bigarren zatian, baina Asenjok geldiketa oso onak egin ditu. Hiru aldiz galarazi dio Adurizi Athleticen bigarren gola sartzea.
Garaipen honi esker, Ernesto Valverderen taldeak 20 puntu dauzka sailkapenean. Europa Ligako postuetatik puntu bakar batera eta Txapeldunen Ligatik bi puntura dago. Reala eta Atletico daude orain Europa Liga jokatzeko eskubidea ematen duten bi postuetan, 5. eta 6. baitaude, hurrenez hurren.
Lehenengo zatia oso txarra izan da, gol aukerarik gabekoa. Bigarrenean, berriz, Athletic Vila-real baino gehiago izan da, nabarmen. Nagusitasun horren isla izan dira Iñaki Wiliamsek izan dituen aukera argiak.
Raulen gola
Hala ere, ez da Williams izan bilbotarren golegilea, Raul Garcia baizik, Adurizen jokaldi bikaina aprobetxatuz. Donostiarrak kontrol ederra egin du goitik zetorren baloia jaitsi eta menderatzeko, Asenjoren atera errematatu du, atezainak baloia aldaratzea lortu du, baina Raul Garciaren hanketan erori da eta nafarrak gola egin du.
Hortik aurrera eta amaiera arte, partida Adurizen eta Asenjoren arteko norgehiagoka izan da. Atezaina gailendu da, hiru aldiz gelditu baititu Adurizen erremate bortitzak.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic: Kepa: Bóveda, Yeray, Laporte, Balenziaga; Vesga (San José, 62. min), Mikel Rico; Williams, Raúl García (Eraso, 85. min), Muniain (Susaeta, 62. min); eta Aduriz.
0 - Vila-real: Asenjo; Mario, Álvaro, Víctor Ruiz, Jaume Costa; Rodrigo, Bruno; Castillejo, Trigueros (Pato, 71. min), Roberto Soriano (Jonathan Dos Santos, 64. min); eta Sansone (Bakambu, 67. min).
Golak: 1-0, 67. min: Raúl García.
l García.